| |
|
|
Lehenengo
urtean Berriozarreko frontoian ospatu zen kontzertua, eta bertan
3000
lagun baino gehiago bildu ginen. Hasiera guztiak zailak izan
arren, nahiko ongi
irten zitzaigun dena. Hori bai, edaririk gabe gelditzearena
gau hartako anekdota
izan zen. Jaialdia Abenduaren 25ean ospatu zen, larunbatarekin.
|
| |
_____________________________________________ |
|
Bigarren
urtean leku berean eta berriro ere ia jende kopuru berdinarekin
egin
genuen. Azken uneko aldaketak egon ziren, Gorka Berri Txarrak
istripua izan
ondoren. Aukeratutako data Abenduaren izan zen
|
| |
_____________________________________________ |
|
Hirugarren
Hatortxu oztopoz beterik inguratua egon zen. Haibat udalen ezezkoa
eta gero, Anaitasuna kiroldegian ospatzea erabaki genuen. Aurreko
edizioetan
baina haundiago zen kartela, eta horrek eragina izan zuen etorritako
jende
kopuruari begira. Ikusleen artean, estatuko beste herrien ordezkari
batzuk
ikusten hasi ziren, Aragoi edo Catalunya, esate baterako.
|
| |
_____________________________________________ |
|
4.
Iruñerrian aproposak ziren leku guztietan arazo eta traba
haundiak jartzen
zizkigutenez, karpa montatzera ausartu ginen. Dena dela Uharteko
herriaren
laguntza ezinbestekoa izan zen aurrera egin ahal izateko. Oso
ongi irten zen,
5000 pertsona inguruk gozatu zuten ekitaldiaz, non 7 taldek
berotu zuten giroa.
Beraien artean Baldin bada, bereziki hatortxurentzako elkartu
zirenak.
Promozioari lagunduz, bideo eta kamiseta bat ere atera genituen. |
| |
_____________________________________________ |
 |
Bostgarren
Hatortxu, berriz ere Uharte- Iruñean egin zen berriro,
eta benetan arrakastatsua izan zen. 5000 lagun inguruk bete
zuten inoiz baino haundiago zen karpa. Taldeei dagokienez, 7
pasatu ziren eskenatokitik. Ken 7 hasi eta Trikidantzek bukatu
zuen arte, aipagarriena Hamlet madrildarren presentzia izan
zen, baina guztien gainetik eta jende askorentzat gau hartako
sorpresarik haundiena The Bon Scott Band talde kataluniarraren
emanaldia izan zen, AC/DC talde mitikoaren bertsioekin. Kartela
osatuz Flitter eta dagoeneko Hatortxuren “klasikoak”
bihurtu diren Betagarri, Su ta Gar eta Berri Txarrak aurkitzen
genituen. |
| |
_____________________________________________ |
 |
Hatortxu
6ko zoritxarrezko protagonista haundienak elurra eta eguraldi
txarra izan ziren. Iruñaruntz zetorren jende askok buelta
eman behar izan zuen, haien artean kontzertuan parte hartu behar
zuten abeslari batzuk: Alaitz eta Maider, Iñigito Txapela
eta Xabi Urtz. Eta beste jende asko, logikoa denez, ez zen animatu
kotxea hartzera gau hartan. Hala eta guztiz ere, 3000 lagun
inguruk ikusi ahal izan zuten orain arteko Hatortxurik politena
eta hunkigarriena (gure ustetan, behintzat). Bertsioen momentua
beroena izan zen, Koma eta Betagarrirekin batera 15 euskal abeslari
ezagunek 19 kanta egin zituzten. Gau historiko hura bukatzeko,
Parabellum eta La Leñera taldeak eszenatoki gainera igo
ziren. |
| |
_____________________________________________ |
 |
Hatortxu
7 orain arteko arrakastasuena izan zen. Milaka lagun etorri
ziren euskal herria osotik, baita kanpotik ere. Etsaiak taldearen
buelta aipagarriena zen kartelari dagokionez. Bigarren karpa
bat montatu genuen, DJ Elepuntorekin festa egunsentirarte luzatzeko.Baina
berririk txarrena gazte baten istripua izan zen.Raul Gallego,
"Gusa", Nok taldeko gitarrajoleak eszenatokitik jausi
eta zauri larriak sofritu zituen. Baliteke betirako gurpiladun
aulkian geratzea.
Gusari
laguntzeko asmoz, 2006ko maiatzan 3 kontzertu antolatu ziren,
informazioa www.gusarock.com
gunean eskura dezakezue.
|
| |
_____________________________________________ |
|
Zortzigarren
edizioan marka guztiak hautsi ziren. Karpa erraldoia txiki geratu
zen, eta ehundaka persona sarrerarik gabe geratu ziren, jaialdira
ezin sartuz. Izugarrizko arrakasta lortu zen.Lleku askotatik
etorritako jendeak gozatu ahal izan zuen SA, Gatibu, Habeas
Corpus eta berriro eskenatoki gainera igotzen ziren Anestesia
Eta Piperrakek emandako kontzertuekin.
Jaia behar bezala amaitzeko, DJ Elepuntok animatu zuen goizaldea. |
| |
|